XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oraintsu arte ez ziren asko konturatu hortaz, lehengo elur zaharra aski gogortua bait zegoen haien zamagatik kraskatu eta lorrazteko, baina elur maluta berriak mardulak izaki eta guriak, lurrean pausatu ahala
Eta holakoetan agitu ohi denez, orduan ere elurra hiru gizonon salatari.
Ez zeuden gau hartako patrifilioak bukaturik...!
Nolanahi ere, iritsi ziren Errekortera.
Eiako atea bultzatu eta etxekoei kasorik egin gabe joan ziren mendiotik ganbararaino.
Hango bazter batean puxkak utzi belarridorpean eta, berriketarik gabe, aurki ziren hirurak sukaldean.
Elkarri diosal egin eta mahaian jarri ziren.
Ordurako
Pattarra ere ez zen falta
- Oinetakorik ez al duk, bada, aldatu behar, Frantzisko? Jar itzak espartzin horiek su ondoan, baditek premia ederra eta.
- Ez, ama; berriz ere irten beharrean gaude derrigorrez.
Elurretan oinatzak nabariegiak utzi ditugu hor goian, eta baliteke hurrena atertzea ere, (...).